Gizartea -

Donostia

Kontxako Pasealekua, itxita auto pribatuentzat bederatzi hilabetez

Inguruan lanak egin ahal izateko hartu dute neurria, tartean baranda eta San Martin eta Zubieta kaleetako zirkulazioaren noranzkoak aldatzeko.

Kontxako Pasealekua, gaur goizean. Argazkia: EFE
Kontxako Pasealekua, gaur goizean. Argazkia: EFE
Kontxako pasealekua gaurtik itxita dago auto pribatuentzat ekainera arte

1:34

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Donostiako Kontxako Pasealekua itxita egongo da auto pribatuentzat bederatzi hilabetez, inguru horretan egingo dituzten lanengatik.

Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak eta Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Obretako zinegotziak azaldu dituzte zirkulazioan egongo diren gorabeherak kostako murrua konpontzeko, baranda aldatzeko, San Martin eta Zubieta kaleetako noranzkoak aldatzeko, bidegorriaren hirugarren fasea egiteko eta hodi batzuk luzatzeko.

Astearte honetatik aurrera, soilik garraio publikoak, taxiek, motorrek edo larrialdietarako ibilgailuek erabili ahalko dute Kontxako pasealekua, semaforo baten bidez kontrolatuta egongo den errei bakarra erabiliz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala albisteak Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EAE Gaurko albisteak Gipuzkoa