Gizartea -

Koronabirusa

22 kasu atzeman dituzte Nafarroan, hiru hilabetean izan den kopururik txikiena

Iruñean eta Altsasun hiruna positibo diagnostikatu dituzte, bina Fiteron, Burlatan eta Tuteran eta bana gainerako herrietan. Bestalde, 91 urteko emakume bat hil zen atzo covidagatik.

Iruñeko Gaztelu Plazako terrazetako bat. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu Plazako terrazetako bat. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu Plazako terrazetako bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 pandemiaren bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du Nafarroako Foru Erkidegoan. Atzo Osasun Sailak 22 kasu berri atzeman zituen, bezperan baino 6 gutxiago (28). Ekainaren 20ra arte egin behar da atzera antzeko zifra bat aurkitzeko, orduan 21 kasu izan baitziren.

1.524 proba egin zituzten ostiral honetan, eta positibotasun tasa % 1,4koa izan zen, Gobernuak emandako datuen arabera.

Positibo berrietako hiru Iruñean atzeman zituzten eta beste hiru Altsasun, Fiteron, Burlatan eta Tuteran bina eta gainerako herrietan positibo bana diagnostikatu zituzten.

Atzo, bestalde, 91 urteko emakume bat hil zen covid-19agatik. Beraz, 1.236 pertsona hil dira izurritea hasi zenetik Foru Erkidegoan.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, pertsona bat ospitaleratu zuten atzo. Horrela, 48 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, aurreko egunean baino sei gutxiago, horietako 15 ZIUn.

Neurri arinagoak

Ostegun gauerditik aurrera ostalaritzaren, gaueko aisialdiaren eta garraio publikoaren ordutegiak luzeagoak dira Nafarroan. Halaber, gazte koadrilen lokalak ireki daitezke eta bertan behera geratuko da kalean gehienez 10 pertsona biltzeko neurria.

Tabernak 02:00ak arte egon daitezke irekita, lizentzia berezia duten tabernak 03:00ak arte, eta diskotekena zein gaueko aisialdirako aretoak 04:30 arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea