Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatze berriak 196 dira Euskadin eta positibotasuna % 3,6ra igo da

Bestalde, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan covid-19a duten 52 pertsona daude, aurreko egunean baino bi gehiago.

Durango. Irudia: EFE
Durango
Durango. Irudia: EFE

I.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

196 covid kutsatze berri izan dira EAEn azken orduotan, aurreko egunean baino 33 gehiago; positibotasun tasa % 3,6ra igo da. Gainera, 30 gaixo ospitaleratu dituzte EAEko ospitaleetan, aurreko egunean baino sei gehiago, eta 52 gaixo daude ZIUn, bi gehiago.

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, joan den ostiralean 5.435 proba diagnostiko egin ziren, eta 196 kutsatu berri atzeman ziren. Aurreko egunean, berriz, 163 izan ziren. Horrela, egindako probekin alderatuta, positibotasun tasa % 3tik % 3,6ra igo da.

Lurraldeka, 106 positibo berri atzeman dituzte Bizkaian, beste 48 Gipuzkoan eta 40 Araban. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bi pertsona kutsatu dira, aurreko eguneko kasu bakarraren aldean.

EAEko ospitaleetan 30 pertsona ospitaleratu dituzte ostiralean, aurreko egunean baino sei gehiago. Gainera, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) covid19-a duten 52 pertsona daude, aurreko egunean baino bi gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak