Itxi

2021/09/19

13:23

Gizartea

KORONABIRUSA

Kutsatzeak eta ZIUetako covid gaixoen kopurua duela hiru hilabeteko mailara itzuli dira EAEn

EITB MEDIA

Osasun Sailak 104 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan, ekainaren 20an atzeman zituztenen pare. Zainketa intentsiboetako unitateetan 45 lagun daude covid-19rekin, bezperan baino zazpi gutxiago.

  • Hiru adineko banku batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE

    Hiru adineko banku batean eserita, Donostian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 104 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan EAEn, aurreko egunean baino 92 gutxiago. Ekainaren 20tik ez zen hain kopuru txikia erregistratzen.

Atzo 4.619 proba diagnostiko egin zituzten PCR eta antigeno testen artean, eta % 2,3k eman zuten positibo.

Lurraldeka, 9 positibo izan ziren Araban, 68 Bizkaian eta 27 Gipuzkoan.

Ospitaleko egoera ere ekainaren 20an erregistratu zenaren parekoa da. Atzo, 12 paziente ospitaleratu zituzten plantan, covida dela eta, eta 45 lagun ziren ZIUn arrazoi honengatik, aurreko egunean baino zazpi gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;