Gizartea -
Iragarpena
Euria eta hodeiak bueltan, igandean, EAEn
Astelehena ere hodeitsua izango da baina arratsaldean giro eguzkitsua izamgo da, berriro ere. Temperaturek minimoei eutsiko diete.
Erredakzioa
Inauterietako asteburu honetan eguzkia izan dugu hasieran protagonista baina igandean, euria eta giro goibela izango ditugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Larunbat honetan, zerua urdin izan dugu. Egunsentian behe-lainoa izan da barnealdeko bailaretan, baina ondoren giro eguzkitsua gailendu da. Egunsentiko izotzaren ondoren, tenperatura errekuperatu egin da eta gainera ia ez da haizerik ibili; termometroak 10-13 º C artean izan dira. Egunaren azken orduetan, fronte bat gerturatu da eta zerua lainotuz joango da berriro ere kantauri isurialdean. Hodeiak barnealdera saretuta iritsiko direnez, azken orduetan punturen batean izotza bota dezake.
Iganderako Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko etaMeteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du izozteak eta elurraizan daitekeelakoan. Fronte ahul bat iritsiko da eta giroa kaskartu egingo da. Goizean goizetik zerua ilun agertuko da eta euritarako egongo da eguraldia; euri txikia egingo du oro har, baina kantauri isurialdean tarteka zaparrada mardulen bat ere bota dezake. Hegoaldera hodeiak saretuta iritsiko dira eta apenas egingo duen euririk. Iparraldeko haizearekin, giroa nabarmen freskatuz joango da egunean zehar eta elur-mailak ere behera egingo du, goizean zehar 800 m ingurura jaitsiko da eta arratsalderako 500 m-ra ere gerturatu daiteke, baina ordurako atertuz joango da. Tenperaturari dagokionez, egunsentia ez da hain hotza izango eta eguneko beroenak 5-10 ºC artean geldituko dira.
Astelehenerako abisu horia mantenduko dute izotzaldiak direla eta. Izan ere, zeru-gaina garbituz joango da astelehenak aurrera egin ahala. Egunsentian oraindik hodeiguneak nagusituko dira, bereziki mendebaldean, baina orduek aurrera egin ahala desegiten joango dira eta urdina nagusituz joango da. Arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Ipar-ekialdeko haize hotza iritsiko zaigu eta ondorioz termometroak 7-9 ºC artean errendituko dira. Izotza botako du barnealdeko hainbat zonaldetan.