Gizartea -

Indarkeria matxista

24 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Bestalde, 29 urteko beste gizon bat atxilotu zuten igande goizean, Frantzia kalean, sexu-abusu delitu bat leporatuta, emakume bati ukituak egiteagatik.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Biktimak etxetik ihes egin zuen, eta zauriengatik ospitalean artatu behar izan zuten.

Larunbat goizaldean, 03:00ak aldera, Udaltzaingoa Herrandarren kalean bertaratu zen. Emakume batek etxetik ihes egin zuen, bikotekideak eraso egin ondoren.

Udaltzainek biktima etxera lagundu zuten, Zaramaga auzoan, eta bertan erasotzailea galdekatu zuten.

Gizonak eztabaida soilik onartu zuen udaltzainen aurrean, baina emakumeak besoan eta lepoan zituen markak ikusita, gaztea atxilotu zuten genero indarkeria egotzita.

Emakumea ospitalera lagundu zuten, lesioak artatzeko, Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Bestalde, 29 urteko beste gizon bat atxilotu zuten igande goizean, Frantzia kalean, sexu-abusu delitu bat leporatuta, emakume bati ukituak egiteagatik; izan ere, dirudienez, ipurmasailak behin baino gehiagotan ukitu zizkion baimenik gabe.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa