Itxi

2021/09/21

06:59

Gizartea

Sumendiaren erupzioa

Erupzio-aho berri bat sortu da, eta ehunka pertsona gehiago ebakuatu dituzte La Palman

Agentziak | EITB Media

Astelehen arratsaldera arte, 5.500 bizilagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte beren etxebizitzetatik, horien etxeak erupzio-eremutik gertu daudelako edo labak egingo duen bidean daudelako.

0:49
La Palmako erupzioa
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igandean La Palman eztanda egin zuen sumendiak erupzio-aho berria du astearte goizaldetik Tacande herritik gertu, El Pason; ondorioz, ebakuazioak areagotu behar izan dituzte, 112 zerbitzuak jakitera eman duenez. Jarraitu erupzioa zuzenean, hemen.

Kanarietako Larrialdi Bolkanikoen Planaren (Pevolca) zuzendaritza batzordeak jaso duen informazioaren arabera, sumendiaren aho berria gune nagusitik 900 metrora dago, eta, beraz, bertatik urruntzeko eskatu diete herritarrei.

Astelehen arratsaldera arte, 5.500 bizilagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte beren etxebizitzetatik, horien etxeak erupzio-eremutik gertu daudelako edo labak egingo duen bidean daudelako.

Erregistro historikoak daudenetik, La Palman izan den zortzigarren erupzioa da oraingoa, sumendiak iparretik hegoaldera doazen bi pitzadura ditu, hainbat emisio-gunerekin, eta 200 metro inguru daude pitzadura horien artean.

Tacande udalerriak 704 biztanle ditu. 112 zerbitzuak ez du zehaztu horietako zenbat aterako dituzten etxetik, baina ebakuazioak arriskuak saihesteko egiten ari direla azaldu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;