Itxi

2021/09/21

12:45

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Egun bakarra gorrian egin eta gero, Mutriku bertatik irten da

A. S. | EITB Media

Lekeitio da, beraz, eremu latzenean dagoen EAEko udalerri bakarra. Elgoibarren, gainera, egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.

  • Grafikoa: EITB Media.

    Grafikoa: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Egun bakarra egin du Mutrikuk zonalde gorrian, baina gaur berriz ere eremu laranjara itzuli da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Lekeitio da, hortaz, gune gorrian dagoen EAEko udalerri bakarra. Bestalde, Elgoibarren egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.

Araba da intzidentzia txikiena duen EAEko lurraldea (94 kasu 100.000 biztanleko) eta eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriorek eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio, eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.

Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (116 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio da eremu gorrian dagoen udalerri bakarra.

Laranjan, berriz, Ondarroa dago.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza. 

Elorriok, Galdakaok eta Ortuellak berdeari eutsi diote.

Gipuzkoa (118 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutriku gorritik irten da azken egunetan eta eremu laranjara igaro da. Bakarra da eremu horretan.

Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumaia. Gainera, Elgoibarren egoerak hobera egin du zerrendara gehitu zaie.

Villabonak, Debak, Legazpik, Lezok eta Zumarragak eremu berdeari eutsi diote.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;