Itxi

2021/09/21

14:18

Gizartea

PROTESTAK

Donostiako Juan de Bilbao kaleko tabernak itxiko dituzte ostegunean, jende pilaketen aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko (Ikatz kalea) ostalari talde batek kale edanaren testuinguruan sortzen ari diren "jende pilaketak" salatu ditu. Protesta gisa etzi, ostegunean, tabernak itxi egingo dituzte 20:00etan.

2:02
Juan de Bilbao kaleko ostalariak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko (Ikatz kalea) ostalari talde batek kale edanaren testuinguruan sortzen ari diren "jende pilaketak" salatu ditu. Halaber, protesta gisa etzi, ostegunean, tabernak 20:00etan itxiko dituztela iragarri dute.

Astearte honetan Gipuzkoako hiriburuan egindako prentsaurrekoan, Donostiako Juan de Bilbao kaleko Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria tabernetako ostalariek adierazi dute "denbora asko" daramatela "parranda egiteko asmoz hiriko hainbat tokitan biltzen diren gazte taldeek" sortutako egoera pairatzen.

Azaldu dutenez, "jende pilaketa horiek arazoak sortu ahala agintariek desegin egiten ditute, eta, ondorioz, Alde Zaharrara etortzen dira eta bertan pilatzen dira", azaldu dute. Ostalarien arabera, horrek jendetza biltzen du auzoan, eta, zehazki, Ikatz kalean eta inguruko kaleetan, "gure lana baldintza egokietan egitea eragotziz".

Testuinguru horretan, gainera, zenbaitzuk indarkeriazko jarrerak izaten dituzte, hala nola, tabernarieen edo auzokideen aurka, eta tabernak itxi ondoren kalean parrandan jarraitzen dute, bozgorailuekin, "auzokideak eta ohiko bezeroak nazkatuz".

"Aisialdi-mota horretarako espazioak mugatzen diren neurrian, arazoa areagotu egiten da horiek baimenduta dauden tokietan", eta, horregatik, "horretarako behar bezalako  espazioak prestatzeko deia egin dute, gaueko lokalen irekiera barne, non, zalantzarik gabe, osasun-arauak kalean baino hobeto beteko liratekeen".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;