Gizartea -
Kardinal baten arabera
'Umetan erlijioa ikasi ezean, sektetan sartzeko arriskua handiagoa da'
Lluis Martinez Sistach kardinalaren aburuz, haurtzaroan erlijio katolikoa ez ikasteak "sektekiko eta fundamentalismoekiko erakargarritasuna areagotzen du".
Erredakzioa
Lluis Martinez Sistach kardinalaren iritzian, haurtzaroan erlijio katolikoaren irakaspen egoki bat ez izateak "haurrengan kultur erlijiosoko analfabetismoa sortzen eta sektekiko eta fundamentalismoekiko erakargarritasuna areagotzen du".
"Erlijio klaseek haurrak aberasten ditu" izenburuko Bartzelonako elizbarrutiko gutun pastoral baten bitartez igande honetan Sistachek "datorren urterako seme-alabentzako erlijio katolikoko klaseak eskatzera" animatu ditu familiak, honen esanetan, "oso garrantzitsua baita".
"Nekez ulertu daiteke gure historia, artea edota kultura, erlijio katolikoaren ezagutza sakona izan ezean", azpimarratu du, "gure identitatearen parte bat da". Sistachen aburuz, erlijio katolikoak "benetako baloreak" eskaintzen ditu. "Erlijio katolikoko klaseek gure bizitza aberasten duten baloreak aurkitzen laguntzen dute", gaineratu du.