Itxi

2021/09/23

18:47

Gizartea

Koronabirusa

Europako Sendagaien Agentziak urrian erabakiko du Pfizerren hirugarren dosia baimentzen duen

Agentziak | EITB MEDIA

Agentzia iraila hasieratik dabil dosi gehigarri hori beharrezkoa ote den aztertzen, eta datorren hilabetean emango du bere erabakiaren berri.

  • Osasun langile bat Pfizerren dosi bat prestatzen.

    Osasun langile bat Pfizerren dosi bat prestatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Sendagaien Agentziak (EMA, ingelesez) urri hasieran erabakiko du Pfizer-BioNTech farmazia etxeen koronabirusaren kontrako txertoaren hirugarren dosia ematea baimentzen duen ala ez.

Marco Cavaleri EMAren Txertaketa Estrategiaren buruzagiak azpimarratu du erabakia proba zientifikoen arabera hartuko dutela eta ohartarazi du ez dutela "inolako presiorik" onartuko.

Orain arte bildutako datuek erakusten dute beharrezkoa izan daitekeela hirugarren dosia ematea erantzun nahikorik garatzen ez duten pertsonei, tartean pertsona immunodepresiboei.

Alabaina, Cavalerik zehaztu du horri ezin zaiola "errefortzurako dosia" deitu; izan ere, azaldu duenez, txertoek beti ez dute eraginik pertsona immunodepresiboengan eta hirugarren dosia bigarren jaso eta hilabetera ematen bazaie, "posible da babesa handitzea".

Botiken arautzailea irailean hasi zen dosi gehigarri baten egokitasuna aztertzen. 16 urte gorako pertsona osasuntsuei bigarren dosia jaso eta sei hilabetera emango litzaieke. EMAk irailean bertan adierazi zuen "immunoeskasiak jotako gaixoei" beste dosi bat emateko ebidentziak argiagoak zirela, baina ez zen gainerako pertsonei ematearen egokitasunaz mintzatu.

Hain justu, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan hasi dira eri mota horiei eta adinekoen egoitzatan bizi diren pertsonei prestakina ematen.

Pfizer-BioNTechek berak biztanleria orokorrarentzat proposatu du hirugarren dosia, txertoaren eraginkortasuna denborarekin galtzen dela argudiatuta. Hala, hori gomendatzen duten saio klinikoak aurkeztu dizkio Europako Sendagaien Agentziari. Farmazia etxeak ez du Reutersek zabaldutako albistearen iruzkinik egin nahi izan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;