Gizartea -
Istripua
A-68an zauritutako kamioilaria larri dago
Hiru kamioik talka egin zuten A-68 autobidean eta gidarietako bat larri dago.
Erredakzioa
A-68 Ebroko autobidean bart izandako istripuan kamioilari bat zauritu zen eta larri dago. Zaragozako bizilaguna da, E.R.C., 48 urteko gizonezkoa.
20:30 aldera gertatu zen istripua, Nafarroako Fontellas udalerrian, 99. kilometro puntuan. Ondorioz, autobidea itxi egin behar izan zuten, Logroñorako noranzkoan, 00:30 arte.
Istripua bi kamioiren arteko talkagatik gertatu zen, eta ondoren, hirugarren kamioi batek hauen aurka jo zuen.
Gidarietako bat harrapatuta gelditu zen eta karga zati bat autobidera erori zen.
Azkoien eta Tuterako suhiltzaileak harrapatutako gidaria aske utzi eta errepidean gelditu zen erregaia eta olioa garbitu zuten.