Gizartea -

Lanuztea Iberian

Bilbo eta Madril arteko 12 hegaldi bertan behera utzi dituzte

Hegazkin konpainiaren web orrian oraindik ez dute jakinarazi Barajas eta Hondarribiko aireportuen arteko hegaldirik bertan behera geratuko den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo eta Madril arteko hamabi hegaldi bertan behera geratu dira, Iberia Express kostu baxuko filiala sortzearen kontra Iberiako pilotuek gaur egin duten grebaren ondorioz.

Konpainiaren web orriaren arabera, guztira Loiuko aireportutik Barajasera sei hegaldi geratu dira atera gabe gaur eta beste hainbeste Madrileko aireportutik Bilbora. Iberiaren web orrialdean oraindik ez dute jakinarazi Barajas eta Hondarribiko aireportuen arteko hegaldirik bertan behera geratuko den.

Gaurkoa Iberiako pilotuek abenduaren 18tik egin duten hamargarren greba-eguna da. Oraingoan, CTA eta CNT lurreko langileen sindikatu minoritarioak eta Stavla hegazkin laguntzaileena batu dira lanuztera. Guztira, Iberiak 121 hegaldi utzi ditu bertan behera gaur eta 200 aireratuko ditu; gaurko programatutako hegaldien % 62 baino ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea