Gizartea -

KORONABIRUSA

141 kasu eta %2,6ko positibitatea EAEn, asteko kopururik okerrena

Bezperan baino 31 kasu gehiago dira, baina ospitaleetako presioak jaisten jarraitzen du. 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 42 lagun daude ZIUn.

Hiru emakume Zinemaldiko kartel baten aurrean, Donostian. Argazkia: EFE
Hiru emakume Zinemaldiko kartel baten aurrean, Donostian. Argazkia: EFE
Hiru emakume Zinemaldiko kartel baten aurrean, Donostian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

141 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen atzo, ostirala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, aurreko egunean baino 31 gehiago, eta positibotasun tasa % 1,9tik % 2,6ra igo da.

Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, 5.418 proba diagnostiko egin ziren atzo, ostegunean baino gutxiago (5.690), eta bezperan (110) baino positibo gehiago atzeman ziren.

Lurraldeka, 18 kasu atzeman ziren Araban, 58 Gipuzkoan eta 64 Bizkaian.

EAEko ospitaleetan 24 pertsona ospitaleratu zituztez atzo, aurreko eguneko kopuru bera. Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) 42 lagun daude une honetan, bezperan baino lau gutxiago.

Nafarroak bilakaera ona du

Nafarroak bide onetik jarraitzen du. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 20 positibo berri atzeman ditu covid-19an, ostiral honetan, Exekutiboak emandako datuen arabera. Bezperan baino hiru kasu gutxiago (23) dira, duela astebete baino bi gutxiago, eta duela 14 egun baino 27 gutxiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak