Gizartea -

KORONABIRUSA

105 positibo EAEn, asteko kopururik onena

Bezperan baino 36 kasu gutxiago dira, baina azken larunbatean baino 36 gehiago. Ospitaleetako presioak jaisten jarraitzen du eta 40 lagun daude une honetan ZIUn.

Hainbat bidaiari Bilboko Metroan. Argazkia: EFE
Hainbat bidaiari Bilboko Metroan. Argazkia: EFE
Hainbat bidaiari Bilboko Metroan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

105 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen atzo, larunbata, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, aurreko egunean baino 36 gutxiago, eta positibotasun tasa % 2,5eko izan da, 4.229 proba eginda.

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, bezperan baino 1.200 proba gutxiago egin ziren, hori bai.

Lurraldeka, 15 kasu atzeman ziren Araban, 37 Gipuzkoan eta 49 Bizkaian. Era berean, EAEn bizi ez diren lau pertsonengan ere atzeman zuten birusa.

EAEko ospitaleetan 13 pertsona ospitaleratu zituztez atzo, aurreko egunean baino 11 gutxiago. Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) 40 lagun daude une honetan, bezperan baino bi gutxiago.

Pandemiaren bilakaera ona izaten ari da EAEn azken aldian. Ostiralean 100.000 biztanleko 99 kasuko intzidentziara jaitsi zen eta 50eko "normaltasun berrira" jaisten jarraitzeko itxaropena du Eusko Jaurlaritzak hurrengo egunetan.

Nafarroak ere bilakaera ona du

Nafarroak ere bide onetik jarraitzen du. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 16 positibo berri atzeman ditu covid-19an, larunbat honetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak