Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati sexu erasoa egin diote Bilbon

Ertzaintzak baieztatu duenez, ikerketa zabaldu du asteburuan Zazpikaleetako etxebizitza batean egindako eraso horren harira.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan emakume bati egindako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez.

Zazpikaleetako etxebizitza batean jazo da bortxaketa, iturrion arabera.

Ertzaintzak ez du zehaztu biktimak aurkeztu ote zuen salaketa edo ikerketa ofizioz abiatu duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak