Gizartea -

TRAFIKOA

Auto-ilara luzeak N-1 eta A-15 errepideetan, Andoainen hiru ibilgailuk talka egin ondoren

Istripua 08:10ean gertatu da, Tolosako noranzkoan. Ezbeharrak auto-ilara luzeak eragin ditu ez soilik N-1ean, baita A-15 errepidean.

Auto-ilarak Lasarte-Oria parean. Argazkia: @SocialDrive_es
Auto-ilarak Lasarte-Oria parean. Argazkia: @SocialDrive_es
Auto-ilarak Lasarte-Oria parean. Argazkia: @SocialDrive_es

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-1 errepidean, Andoainen, Tolosarako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean N-1 eta A-15 errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Talka 08:10ean gertatu da, N-1ean, Tolosako noranzkoan, eta ez da inor zauritu. Dena dela, ilara luzeak sortu dira goizean goizetik N1ean, eta ezbeharrak A-15 errepidean ere izan du eragina, auto-pilaketak Urnietaraino iritsi baitira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Donostiako azken albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Hernani albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Lasarte-Oria bideoak Andoain albisteak Albisteak