Gizartea -

Memoria historikoa

Franco, ohorerik gabe Bizkaian

Foru Aldundiak indargabetu egin ditu diktadoreari 1950ean emandako ohore guztiak, tartean "Semetzako eta Ohorezko Lehen Bizkaitar" izendapena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak indargabetu egin ditu 1950ean Francisco Franco diktadoreari emandako ohore guztiak.

Besteak beste, "Semetzako eta Ohorezko Lehen Bizkaitar" izendapena baliogabetu dute, Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez. Garai hartan, Lurralde Diputazioak ematen zuen ohore handiena zen.

"Bizkaiko Brillante Domina" ere kendu diote, eta erakundearen Urrezko Liburuaren lehen eserlekua.

Aburtok azaldu duenez, 2008an PSOEren Espainiako Gobernuak onartutako Memoria Historikoaren legea betez hartu dute erabakia.

Halaber, ohoreak "antidemokratikoak" direlako eta Bizkaiko Batzar Nagusiek 2000 urtean hala egitea eskatu zutelako ere egin dutela argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea