Gizartea -

Surfrider Foundation Europe

Kostazainak: 'elkarrekin aritzen gara!'

Duela 20 urte baino gehiago abian jarritako "Kostazainen" programaren aurkezpena egin du elkarteak.

Surfrider Foundation Europe elkarteko hainbat kide.
Surfrider Foundation Europe elkarteko hainbat kide.
Surfrider Foundation Europe elkarteko hainbat kide.

Surfrider Foundation Europe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boluntarioak dira kostaldeak jasaten duen kutsaduraren kontrako geure borrokaren oinarria. Egun, kutsadura kasu asko herritarrei eta herri elkarteei esker salatzen dira. Kostako biztanleak eta itsas bazterra maite dutenak dira itsasoaren mehatxuei aurre egiteko ondoen kokatuta dauden pertsonak, eta borroka hori babesteko Surfrider Fundation Europe elkarteak "Kostazainak" izeneko programa jarri zuen abian.

Programa honek kostaldeak jasaten dituen erasoen eta kutsaduraren kontra lan egiten duten herritarrei laguntzen die, duela 20 urte jarri zuten martxan. Helburu horiek betetzeko, Surfrider Foundation Europa elkarteak jakintza zientifikoekin, metodologikoekin eta batzuetan juridikoekin laguntzen die Kostazainei.

Aldi berean, elkarteari ardura duen bost guneetan modu sakonagoan lan egitea ahalbidetzen dio honek: Uraren eta Osasunaren Kalitatean, Uretako Hondakinetan, Itsasoko Garraio eta Azpiegituretan, Aldaketa Klimatikoan eta Ondarean eta Olatuetan, hain zuzen. Kostazainek elkarteari laguntza handia ematen diote, izan ere, eurek tokian bertan duten presentzia ezinbestekoa da. Eko-boluntarioak baino gehiago Surfriderren funtsa eta esentzia dira.

SFE elkarteak kostaldea mehatxatzen duen kutsaduraren inguruko testigantzei modu arrakastatsuan erantzun ahal izateko jarri zuen martxan programa duela 20 urte. Borroka hori da elkartearen konpromiso nagusietako bat. Salaketatik hasi eta arazoaren ebazpeneraino, programak nabarmen egin du aurrera. Egun 30 frontetan ari dira lanean eta elkarteak 320 garaipen baino gehiago lortu ditu eta gero eta gehiago dira kostako arazoak konpontzen lan egin nahi duten pertsonak eta elkarteak.

Zaintzak ahalik eta ondoen babesteko eta euren eskura kalitatezko zerbitzu bat ezarri ahal izateko, elkarteak juristak, komunikatzaileak, ingurumenean adituak, teknikariak eta ingeniariak mugiarazi behar ditu eta horien baliabideak garatzea ezinbestekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea