Gizartea -

Atxiloketak

14 lagun atxilotu dituzte Gasteizen hegazkinez bidaiatu ahal izateko PCR ziurtagiri faltsuak saltzea egotzita

Antza, Adolfo Suarez Madrilgo aireportuan PCR ziurtagiri faltsuak eskaintzen zituzten hegazkinez Marokora edo Europara bidaiatzeko.

PCR probak hegazkinez bidaiatzeko.
PCR probak hegazkinez bidaiatzeko
PCR probak hegazkinez bidaiatzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu zituen irailaren 20a eta 24a bitartean, guztiak Gasteizkoak (Araba), PCR ziurtagiriak egiteko eta iruzurrez erabiltzeko sare bat desegiteko operazio baten barruan.

Gainera, bi miaketa egin dituzte, eta agiriak eta dokumentuak faltsutzeko erabilitako hainbat ekipo informatiko konfiskatu dituzte.

Ekainean jakin zuen Guardia Zibilak Arabako hiriburuko hainbat bizilagun Madrilgo Adolfo Suarez aireportuan PCR ziurtagiri faltsuak erabiltzen ari zirela eta Gasteizen egindakoak zirela.

Ziurtagiri horiek legez kanpo merkaturatzen ari ziren Marokora eta Europako beste hiriburu batzuetara bidaiatzeko.

Faltsutzaileek, programa informatikoak erabiliz, jatorrizkoaren antzeko eredu bat erreproduzitzen zuten, erabiltzailearen beharretara egokituz, diru kopuru baten truke.

Ziurtagiriei sinesgarritasun handiagoa emateko, ziurtagiri horiek hainbat osasun zentrotako idazpuruekin egiten zituzten, bai eta zenbait medikuren benetako nortasunarekin ere. Horrek zaildu egingo luke ziurtagiri faltsuak direla antzematea, eramaileei dokumentu horiek eskatuz gero.

Dokumentuak faltsutzea egotzi diete atxilotuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Delituak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak EBko covid ziurtagiri digitala Gasteiz albisteak Bidaiak azken ordukoa COVID fokuak