Gizartea -
Soldata-diskriminazioa
Emakumeek urtean gizonek baino 7.000 euro gutxiago irabazten dituzte
INEren datuen arabera, bataz beste, emakumeek urtean 19.771 euro irabazten dituzte, eta gizonek, ordea, 26.911 euro.
Erredakzioa
Ezberdintasuna 7.139 eurokoa da. Zehazki, emakumeek urtean 19.771 euro irabazten dituzte, eta gizonek, ordea, 26.911 euro.
Bihar soldataren berdintasunaren eguna ospatuko da eta Emakundek ohartarazi du soldata-diskriminazioak sexuen arteko bereizketa sustatzen duela.
Sektoreei erreparatuta, ezberdintasun handienak zerbitzuetan ematen dira, eta gainera, emakume gehien lan egiten duten sektorea da. Zerbitzuetan, gizonek 100 irabazten badituzte, emakumeek lan beragatik 65-67 artean. Espainian soldaten ezberdintasuna % 25,6 den bitartean, Europar Batasunean % 17,4koa da.
Zentzu honetan, bereizketa honek, "emakumeak lan mota zehatz batera mugatzen ditu eta lidergo postuak gizonentzat izaten dira", ohartarzi du Emakundek, horregatik "lan batzuk emakumeentzat direla uste da, okerrago ordaintzen direlako".