Gizartea -

Koronabirusa

EAEk txertaketa gune handiak itxiko ditu 12 urtetik gorakoen % 90ek gutxienez dosi bat jasota

Goi errendimenduko txertaketa zentroak, beranduen dela, ostegunerako egongo dira zarratuta.

Hainbat pertsona, txertoa noiz jaso zain, Illunben. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona, txertoa noiz jaso zain, Illunben.
Osakidetzak jarri dituen 10 txertotik 6 txertogune handietan jarri dira

1:59

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) txertaketa gune handiak (Donostiako Illunbekoa, Barakaldoko BECekoa edo Gasteizko Lakua frontoikoa) itxiko ditu asteon, 12 urtetik gorako pertsonen % 90ek gutxienez dosi bat jaso dutela eta.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak egin du iragarpena, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, bi milioi dosi baino gehiago jarri dituzte gune horietan, hots, Osakidetzak emandako prestakin guztien % 63.

Beranduen dela, ostegunerako, irailaren 30erako, egongo dira zarratuta txertaketa guneak. Une horretatik aurrera, inokulatzeko hitzordua duten guztiei osasun zentroetan edo tarteko puntuetan emango zaie arreta, aldez aurretik behar bezala jakinarazita. Txertaketa gune berri horiek ostirala eta astelehena bitartean jarriko dira martxan, Sagarduik zehaztu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa