Gizartea -

Istripua

Bilboko motozale bat hil da Burgosen izandako istripu batean

Ezbeharra Manzanedo udalerrian gertatu da. 52 urteko gizona motorrarekin erori da eta bertan zendu da.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko motozale bat hil da astearte arratsaldean Burgosen izandako istripu batean. Ezbeharra N-232 errepidean gertatu da, Manzanedo udalerriaren parean.

Antza, motorrean zihoala erori egin da eta larri zauritu da. Pertsona batzuek topatu dute, eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte berehala.

Guardia Zibila, anbulantzia bat eta helikoptero bat bertaratu dira istripua izan den tokira. Tamalez, baina, ezin izan dute suspertu, eta motozale bilbotarra bertan zendu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak