Gizartea -

KORONABIRUSA

95 positibo berri atzeman dituzte Euskadin, eta intzidentzia metatua 73 kasura jaitsi da

R0k 0,88an jarraitzen du, eta EAEko ospitaleetan 37 pertsona daude ZIUetan eta 86 gela arruntetan. Gainera, 17 ospitaleratze berri izan dira azken orduetan.

Jendea Bilbon. Argazkia: EFE.
Jendea Bilbon
Jendea Bilbon. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19an positibo eman duten 95 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan Euskadin, aurreko eguneko 89tik gora, baina intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, 100.000 biztanleko 14 egunetan 78 kasutik 73ra jaitsi baita.

Intzidentzia-indizearen beheranzko joera hori hiru lurraldeetan izan da: Araban 70,86 kasu daude, Bizkaian 72,23 eta Gipuzkoan 71,90.

Eusko Jaurlaritzaren txosten epidemiologikoaren arabera, asteazken honetan 6.614 proba diagnostiko egin dituzte, asteartean baino 699 gutxiago, eta positibotasun tasa % 1,2tik % 1,4ra igo da. Araban zenbatu dituzte azken orduetan positibo gutxien (16), Gipuzkoan (29) eta Bizkaian (49) baino gutxiago, eta horiei Euskaditik kanpo bizi den pertsona batek emandako positiboa gehitu behar zaie.

Gainera, ospitaleetako presioa jaitsi egin da azken orduetan. Pertsona gutxiago daude ZIUetan, 37, hau da, asteartean baino 2 gutxiago, uztailaren erdialdetik izandako daturik baxuena, eta sarrera berriak murriztu egin dira; izan ere, asteazkenean 17 pertsona sartu ziren ospitaleetan, bezperan baino 5 gutxiago.

Guztira, 123 gaixo daude ospitaleratuta, asteazkenean baino 3 gutxiago eta irailaren 1ean baino 148 gutxiago, orduan 271 pertsona baitzeuden ospitaleratuta.

R0 birusaren birsorkuntza-tasa (gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen erakusten du) egonkor mantendu da azken orduetan 1etik behera, 0,88an, hain zuzen ere. Araban 0,82ra jaitsi da, Gipuzkoan 0,91tik 0,95era igo da eta Bizkaian ez da aldaketarik izan, 0,86an baitago.

Bestalde, ez dago udalerri bakar bat ere transmisio-eremu gorrian, eta 5.000 biztanletik gorako 4 herritan 0 kasuko tasa metatua erregistratu da: Markina Bizkaian eta Aretxabaleta, Deba eta Lezo Gipuzkoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn