Gizartea -
Hegaldi berria Loiun
Vuelingek Bilbo eta Venezia lotuko ditu
Hegaldiak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, ekainaren 28tik urriaren 28ra.
Erredakzioa
Vueling airelineak Bilbo eta Venezia arteko hegaldi merkea eskainiko du uda honetan, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.
Guztira bi hegaldi eskainiko dituzte astean, astelehenetan eta ostegunetan, ekainaren 28tik urriaren 28ra.
Vueling Loiuko aireportuko airelinea nagusia da, bertan 16 hegaldi eskaintzen baititu, horietako zazpi, nazioartekoak (Paris, Berlin, Londres, Amsterdam, Santorini -Grezia-, Milan eta Venezia).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea