Gizartea -
Trafikoa
Bi emakume zauritu dira auto batek harrapatuta, Altsasun
Horietako batek 88 urte ditu eta larri dago. Besteak, 33 urtekoak, politraumatismoa du.
agentziak | eitb media
Bi emakume zauritu dira auto batek harrapatuta, gaur eguerdian, Altsasuko Erkuden kalean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
Zaurituak 88 urteko eta 33 urteko bi emakume dira, eta biak dute politraumatismoa, baina lehenengoa da larri dagoena.
Hala ere, biak eraman dituzte Nafarroako Ospitale Zentrora, larrien dagoena anbulantzia medikalizatu batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea