Itxi

2021/10/02

19:36

Gizartea

erupzioa

Erupzio-aho berri bat sortu da La Palman

eitb media

Emisio-gune berria ostiral goizaldean sortutako biei batuta, bosgarren foku aktiboa da.

  • Laba-ibaia La Palman. Artxiboko argazkia: EFE

    Laba-ibaia La Palman. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Involcan Kanariar Institutu Bolkanologikoak adierazi duenez, emisio-gune berri bat ireki da La Palmako sumendian. Ostiral goizaldean sortutako biekin, bosgarren foku aktibo bilakatu da horrela.

Zientzialariek erupzio-aho berriaren monitorizazio eta zaintza lanak abiatu dituzte, eta atzo sortutako emisio-guneen zaintza lanek aurrera darraite.

Bestalde, Kanarietako Gobernuak La Palmako auzo gehiago ixtea erabaki du, airearen kalitatea okertu dela eta. Hala, 3500 pertsona gehiago konfinatu dituzte. Orain, haizea laba-ibaien sufre-isurketak auzoetara zuzenean bideratzen ari da, eta jarioa ohiko bidetik aldentzen ari da, etxebizitza gehiago suntsitu ditzakeelarik. Unera arte, 1000 etxebizitzatik gora daude kaltetuta.

Fernando Grillo Kanaria Handiko Kabildoaren Larrialdietarako zuzendariak adierazi duenez, La Palmako erupzioa dela eta, "sekula ez ikusitako larrialdi" baten aurrean ari da jarduten Kanarietako Babes Zibila. Portaera "aldakorreko" sumendia dela azaldu du, egunero "fitxa mugitzen dabilena" eta behin baliatutako estrategiak hurrengorako baliogabetzen dituena. "Atzokoa aldatu egiten da eta indarra berrantolatu behar izaten dugu, operazio plan berriak sortzeko", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;