Gizartea -

Desagertuta

Igandetik Gasteizen desagertuta zegoen 67 urteko gizona aurkitu dute

Astelehenean Vost Euskadik haren desagerpenaren berri eman zuen, eta laguntza eskatu zuen gizona bilatzeko. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera, gizona atzo arratsaldean aurkitu zuten.

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Serna Fernandez igandetik Gasteizen desagertuta zegoen 67 urteko gizonezkoa aurkitu dute, Euskadiko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteak baieztatu duenez.

Astelehenean Vost Euskadik haren desagerpenaren berri eman zuen, eta herritarrei laguntza eskatu zien hura bilatzeko. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera, gizonak medikazioa behar zuen.

Arratsaldean, baina, gizona aurkitu zutela baieztatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Desagertutako pertsonak