Itxi

2021/10/04

19:19

Gizartea

Koronabirusa

Murrizketa gehienak kentzea erabaki dezake LABIk astearte honetako bileran

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ordutegiei, edukierari edo taldean bildu daitezkeen pertsona kopuruari ezarritako mugak indargabetzea aztertuko du LABI instituzionalak. Bilera astearte arratsaldean egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du lehendakariaren agerraldia.

  • Jonan Fernandez, Iñigo Urkullu eta Gotzone Sagardui LABIren bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

    Jonan Fernandez, Iñigo Urkullu eta Gotzone Sagardui LABIren bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI aholku batzordeak bilera egingo du astearte arratsaldean eta osasun larrialdi-egoera indargabetzea aztertuko dute. Horrenbestez, covid-19aren pandemiari aurre egiteko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritako murrizketa gehienak bertan behera uzteko aukera jarriko dute mahai gainean.

Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 63 kasukoa da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2020ko uztailetik izan den daturik onena, hain justu ere. Araban 57 kasu pilatu dituzte; Bizkaian, 58; eta Gipuzkoan, 68.

Eusko Jaurlaritzak neurriak ezartzeko jarraibidetzat erabiltzen duen Bizi Berri IV Planaren arabera, intzidentzia-tasa metatua 60 kasutik behera dagoenean, koronabirusaren transmisioa "baxua" dela suposatzen da eta egoera horretan hainbat murrizketa arintzea aurreikusten da.

Halere, erabakiak hartzerakoan beste faktore batzuk ere hartzen dituzten kontuan, tartean txertatutako pertsonen kopurua edo ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateetako egoera.

Gauzak horrela, ordutegiei, establezimenduetako edukierari edo taldean bildu daitezkeen pertsonen kopuruari ezarritako mugak kentzea aztertuko du astearte honetan LABI instituzionalak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;