Gizartea -

René Cassin saria

Jaularitzak ukatu egin du Garzonen aldeko 'iruzurra' egiten ari izatea

Giza Eskubideen René Cassin sarian Baltsar Garzonen hautagaitza bultzatuz ''iruzurra'' egin nahi izatea egotzi dio EAk Jaurlaritzari.

Prisión para Igerategi y Otaño por reunir para ETA objetivos para extorsionar
Prisión para Igerategi y Otaño por reunir para ETA objetivos para extorsionar
Prisión para Igerategi y Otaño por reunir para ETA objetivos para extorsionar

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen René Cassin sarian hainbat taldek beren hautagaiak aurkezten dituztela eta ondoren epaimahai batek irabazlea aukeratzen duela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, Baltasar Garzonen alde sari horretan iruzurra egin nahi izatea leporatuta Eusko Alkartasunak egindako adierazpenen ondoren. ''Zaila da oinarri hauekin antolatutako sari batean iruzur egitea'', gaineratu du Jaurlaritzak.

Izan ere, EAk salatu egin du Carlos Jimenez Villarejo Ustelekeriaren Kontrako fiskal ohiak René Cassin sarirako Baltsar Garzonen haugaitza babesten duela, eta babes hori Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen zuzendaritzaren eskaera dela. Jimenez Villarejok bere testuan jasotzen omen duenez, Giza Eskubideen zuzendaritzak Garzonen hautagaitza aurkezteko bermeak bilatu dezan eskatu omen dio. ''Uste dut babesa jaso beharko lukeen bidezko proiektua dela'', defendatzen du fiskal ohiak hainbat pertsonari bidali dion idatzi horretan.

Egoera horren aurrean, Juanjo Aguirrezabala EAko legebiltzarkideak uste du ''inoiz entzun gabekoa eta azaldu ezina'' dela Jaurlaritzak berak bultzatzen duen sari batean iruzur egin nahi izatea.

Garzonen hautaketa, gainera, ''Euskal Herian bere gehiegikeriak jasan dituztenen kontrako iraina da'', EAko ordezkariaren hitzetan.

"Jaurlaritzak Garzon saritu nahi badu, egin dezala dekretu bidez, modu argian eta iruzurrik gabe'', esan du.

Justizia Saileko iturriek azaldu dutenez, urtero hainbat talde ''animatzen'' dituzte hautagaiak aurkeztera, epaimahaiak aukera ezberdinen artean hauta dezan.

Bere ibilbidearekin Giza Eskubideen defentsan eta hedapenean laguntzen duten pertsonak eta taldeak saritzea du helburu Rene Cassin sariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea