Gizartea -

Incan

Aita eta bost urteko semea urkatuta aurkitu dituzte Mallorcan

Gizonezkoak bost urteko semea urkatu du lehenengo eta bere buruaz beste egin du ondoren, Guardia Zibilak esku artean duen hipotesiaren arabera.

Incako (Mallorca) etxea. Irudia: EFE
Incako (Mallorca) etxea. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat (65 urte) eta haren bost urteko semea urkatuta aurkitu dituzte ostegun arratsaldean Incan (Mallorca), Guardia Zibilak eta bertako Udaltzaingoak jakitera eman dutenez.

Montañas kaleko 77 zenbakiko bizilagun batek gizonaren gorpua etxeko eskaileretatik zintzilik aurkitu du 16:50ean, eta 112 telefonora deitu du, horren berri emateko. Bertatik jarri dute Udaltzaingoa jakinaren gainean.

Hara iritsitakoan, agenteak gizonezkoaren etxean sartu dira eta haren bost urteko semea urkatuta aurkitu dute. Horren aurrean, Guardia Zibila ohartarazi dute, eta baita haurraren ama ere, une hartan ez baitzegoen etxean.

Haurrak bost urte bete zituen asteazkenean. Urkatuta aurkitutako gizonezkoak ez du inoiz tratu txarrak direla eta salaketarik jaso.

Dirudienez, gizonezkoak bost urteko semea urkatu du lehenengo eta bere buruaz beste egin du ondoren, Guardia Zibilaren lehen hipotesiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea