Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko 12-15 urteko haurren % 83,1 eta 16-19 urteko adingabeen % 82,9 immunizatuta daude

12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen % 89k. Bestalde, egoitzetako erabiltzaileen % 44,5ek hirugarren dosia jaso du.

Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: Efe
Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: Efe
Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute covid-19 gaitzaren aurkako txertaketa jarraibidea, horretarako beharrezko dosiak jasota, hau da, populazio talde horretakoen % 89k. Gainera, % 90,3k gutxienez dosi bat jaso du, eta % 2,9k ez du txertorik hartu kontraindikazioengatik edo uko egin diolako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, Euskadiko osasun agintaritzak 3.668.820 txerto dosi jaso ditu kanpaina hasi zenetik (2.597.220 Pfizer, 526.100 Moderna, 444.200 AstraZeneca eta 101.300 Janssen), eta 3.318.621 eman dira, hau da, jasotakoen % 90,5.

Emandako txerto guztietatik 1.531.711 bigarren dosiak izan dira, eta 229.935 dosi bakarrekoak. Beraz, orotara, EAEko 12 urtetik gorako 1.761.646 hiritarrek osatu dute txertaketa jarraibidea orain arte, hau da, talde horretako biztanleriaren % 89k.

Oro har, Osasun Sailak asteazken honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 2.386.329 Pfizer dosi (jasotakoen % 91,9), 355.814 Moderna dosi (% 67,6), 477.462 AstraZeneca dosi (% 107,5) eta 99.016 Janssen dosi (% 97,7) eman dira orain arte.

Adinaren arabera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dute EAEko 100 urtetik gorako hiritarren % 95,8k, 90-99 urtekoen % 93,2k, 80-89 urtekoen % 97,2k, 70-79 urtekoen % 95,9k, 60-69 urtekoen % 94,3k, 50-59 urtekoen % 94,6k, 40-49 urtekoen % 90,9k, 30-39 urtekoen % 83,0k, 20-29 urtekoen % 78,0k, 16-19 urtekoen % 86,0k eta 12-15 urtekoen % 86,4k.

Jarraibide osoa osatu duten pertsonen tasa % 94,7 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90-99 urtekoen artean % 93,2. Gainera, 80-89 urtekoen % 96,9k, 70-79 urtekoen % 95,8k, 60-69 urtekoen % 94,3k, 50-59 urtekoen % 93,1ek, 40-49 urtekoen % 90,1ek, 30-39 urtekoen % 80,7k, 20-29 urtekoen % 75,1ek, 16-19 urtekoen % 82,9k eta 12-15 urtekoen % 83,1ek osatu dute jarrabide osoa.

Hirugarren dosia

Bestalde, egoitzetako erabiltzaileen artean 9.979 pertsonak jaso dute hirugarren dosia, erroldatutako 22.428 pertsonetatik % 44,5ek eta transplantatutako pertsonen % 71,7k, hau da, 3.321 pertsonetatik 2381ek.

Gainera, tratamendu immunoezabatzailean dauden beste 36 pertsonak txertoaren hirugarren dosia jaso dute, hau da, erroldatutako 637 pertsonetatik % 5,7k.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa