Gizartea -

Osasuna

Malariaren aurkako lehen txertoa onartu du MOEk: "Une historikoa da"

Ghana, Kenya eta Malawin programa pilotu batean erabili dute dagoeneko. 2019tik 800.000 ume baino gehiagori txertoa jarri diete. Datuen arabera, malaria larri hilgarria % 30 murrizten du txertoak.

Malariaren mapa. Irudia: EiTB Media
Malariaren mapa. Irudia: EiTB Media
Malariaren mapa. Irudia: EiTB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) historian lehen aldiz malariaren kontrako txerto bat erabiltzeko gomendioa eman du. Ghana, Kenya eta Malawin programa pilotu batean erabili dute dagoeneko. 2019tik 800.000 ume baino gehiagori txertoa jarri diete. Programa pilotuko datuen arabera, malaria larri hilgarria % 30 murrizten du txertoak, MOEk azaldu duenez.

"Une historikoa da. Haurrentzako malariaren aurkako txertoa zientzia, haurren osasun eta malariaren kontrolarentzat aurrerapauso handi bat da. Txertoaren erabilpenak eta malaria prebenitzeko tresnek dozenaka milaka gazte salbatu ditzakete urtero", azpimarratu du Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan.

Malariak Saharaz hegoaldeko Afrikan haurren heriotza eta gaixotasun arrazoi nagusietako bat izaten jarraitzen du. Urtero bost urtez azpiko 260.000 ume afrikar baino gehiago hiltzen ditu eritasunak.

Azken urteetan, MOEk eta beste erakunde batzuek ohartarazi dutenez, gaixotasun larri honen aurkako borrokan ez da aparteko aurrerapausorik eman.

Orain GSK konpainia farmazeutikoak garatutako RTS,S/AS01 txertoa erabiltzeko gomendioa eman du MOEk, haurretan 'P. falciparum' malaria prebenitzeko.

Txertoa 5 hilabetez gorako haurtxoei eman behar zaie 4 dositan, gaixotasuna murrizteko.

Hiru erakunderen elkarlanari esker programa pilotua finantzatu dute: Gavi, Txertoen Aliantza; Hiesa, Tuberkulosi eta Malariaren aurkako Munduko Funtsa; eta Unitaid.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Latinoamerika Zientziaren hedapena Txertoak Asia Munduko Osasun Erakundea