Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz

Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astigarraga eta Lazkao (biak ala biak Gipuzkoan) horiz margotu dituzte berriro, intzidentzia metatua 60tik gora igarota, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera.

Arabak gune berdean jarraitzen du (53 pilatutako kasu), eta eremu berean daude Gasteiz, Laudio eta Amurrio. Aldiz, Agurainek, 317 punturekin, gune laranjan jarraitzen du (tasak ia 40 puntu egin du behera azken orduetan). Hortaz, ez dago udalerri horirik Araban.

Bizkaiak intzidentzia metatua jaitsi du (51 kasu 100.000 biztanleko). Ondarroak laranjaz margotuta jarraitzen du (303 pilatutako kasu).

Hori, berriz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Derio, Durango, Gorliz eta Lekeitio.

Eremu berdean ere ez da aldaketarik izan. Honakoek osatzen dute zerrenda: Abanto, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Gipuzkoak horiz jarraitzen du, eta gora egin du gainera tasak, eta 69 kasutan dago 100.000 biztanleko.

Lurraldearen kolore berarekin, bestalde, honako udalerri hauek daude: Andoain, Azpeitia, Donostia, Beasain, Lasarte-Oria, Mutriku, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz. Astigarraga eta Lazkao ere batu zaizkie, gainera.

Azkoitia, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Usurbil, Zumaia eta Zumarraga daude berdean, transmisio "txikiko" eremuan, alegia.

EAEko udalerri handi bakar bat ere ez dago eremu gorrian.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa