Gizartea -
Belgradon
Angelina Jolieren porrot handia zuzendari bezala
Lehenengo emanaldira 12 pertsona joan dira, eta horietatik 3 ez dira bukaera arte geratu. Serbiar askok uste dute Bosniako gerrako ikuspegi partziala erakusten duela.
Erredakzioa
40 bat pertsonak baino ez dute Angelina Jolieren "In The Land of Blood and Honey" debutaren filma ikusi Belgradon, serbiar askok uste baitute Bosniako gudaren ikuspegi partziala erakusten duela.
'Blic' egunkariaren arabera, Belgradoko zinema areto batean egindako lehenengo proiekziora 12 ikusle joan ziren eta horietako hiruk alde egin zuten filma bukatu baino lehen.
Hiriburuko beste areto batean, ordu batzuk geroago, 30 bat pertsona egin ziren, sarreren erdia, gutxi gora bera, doakoa zen. Proiekzio horretan ere, hainbatek alde egin zuten.
Filma Sarajevon estreinatu zen aurreko 14ean, Jolie bertan zegoela eta 5.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, Bosniako hiriburuko kiroletako areto handi batean; filma gudari serbiar eta artista musulman baten arteko amodiozko istorio bati buruzkoa da, Bosniako gerran.
Estatubatuar aktoresa famatuak egun horretan esan zuen "beharrezkoa" dela "esku hartzea" Bosniako gerra bezalako gatazketan, edo gaur egun Sirian gertatzen ari den bezala, eta ziurtatu zuen bere filmak ez zuela politikarekin zer ikusirik, baina bai dela nazioarteko kontzientzia esnatzeko saiakera bat.