Gizartea -
Iruzurra Interneten
Mugikorrak eskainita, harriak saltzeagatik atxilotuta
Posta-bulegoko eta banketxeko langileek emandako deskribapenari esker identifikatu zuten Sevillako bizilaguna.
Erredakzioa
Carmonako (Sevilla) Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du ustezko maula eta nortasunaren usurpazio delituak egotzita. Atxilotuak harriak bidaltzen zituen, Internet bidez saltzen zituen telefono mugikorren ordez.
Cambadoseko (Pontevedra) herritar batek salaketa jarri zuen Guardia Zibilaren aurrean, Internet bidez erosi berri zuen mugikorraren ordez, harri-koskor bat jaso eta gero.
Gertatutakoa argitzeko lanean, ikertzaileek pakete biren bidalketa eta 300 euroko igorpena aurkitu zuten posta-bulegoan, eta 400 euroko txeke biren bidalketa banketxe batean.
Posta-bulegoko eta banketxeko langileek emandako deskribapenari esker, ikertzaileek J.M.G.B. Carmonako 21 urteko bizilaguna identifikatu eta aurkitu zuten. Egindakoa aitortu ondoren, epailearen esku utzi zuten.