Gizartea -

Saritutako dezimoaren iruzurra

Milioi bat euroko iruzurra egitea leporatuta atxilotu dituzte Bilbon

Poliziak bi emakume atxilotu ditu hainbat erkidegotan loteriaren dezimoaren iruzurra egitea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak saritutako loteria dezimoaren iruzurra egitea leporatuta bi emakume atxilotu ditu Bilbon. Antza denez, iruzurra erkidego askotan egin zuten eta dirutan eta bitxietan milioi bat euro baino gehiago eskuratzea leporatzen diete.

Bi atxilotuen kontrako 21 salaketa zeuden ipinita Madrilen, Burgosen, Avilan, Valentzian eta Salamankan. Atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte jada.

Saritutako loteria dezimoaren iruzurra jende asko ibili ohi den tokian egin ohi da, tren eta autobus geltokietan, esaterako.

Iruzurgileak biktimari saritutako dezimoa duela esaten dio, baina hainbat arrazoirengatik ezin duela dirua jaso, eta ondorioz,  zenbateko txikiago baten trukean eskaintzen dio dezimoa. 

Hori azaltzen ari den bitartean, beste iruzurgile batek saria benetazkoa dela egiaztatzen du egunkarian argitaratutako sarien zerrenda erakutsiz.

Behin, dirua lortutakoan, iruzurgileek ihes egiten dute, biktima, berriz, dezimoa kobratzera doan unean jabetzen da iruzur egin diotela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea