Gizartea -

25. urteurrena

Ia 10.000 familiak lortu dute adostasuna EAEko bitartekaritza zerbitzuari esker

"Harrotasuna sentitzen dugu 25 urtez egindako lan ongatik eta zerbitzu aitzindariagatik", adierazi du Urkullu lehendakariak.

EAEko Familiako Bitartekaritza Zerbitzuaren 25. urteurreneko ekitaldia, Bilbon. Argazkia: Efe
EAEko Familiako Bitartekaritza Zerbitzuaren 25. urteurreneko ekitaldia, Bilbon. Argazkia: Efe
EAEko Familiako Bitartekaritza Zerbitzuaren 25. urteurreneko ekitaldia, Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 10.000 familiak lortu dute akordioa gatazka baten aurrean auzitegietara jo gabe EAEko Familiako Bitartekaritza Zerbitzuaren 25 urteetan. Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburuak esan du bere arloko "harribitxietako bat" dela zerbitzu hori.

Gaur 25. urteurreneko ekitaldia egin dute Bilbon, eta sailburuaz gain, Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertan izan da.

Gatazka baten aurrean senideak auzitegietara jo ez dezaten testuinguru neutral bat sortzen saiatzen da zerbitzua, arazoa bertan konpon dadin. Azken bi hamarkada eta erdian 140.000 pertsona baino gehiago artatu dituzte (85.000 emakume eta 55.000 gizonezko).

Ekitaldian zerbitzua eskaintzen duten profesionalen lana goraipatu dute, eta lehendakariak berretsi du Jaurlaritzak konpromiso sendoa dutela horrekin, eta deszentralizatzen, hobetzen eta egokitzen jarraituko dutela.

"Harrotasuna sentitzen dugu 25 urtez egindako lan ongatik eta zerbitzu aitzindariagatik", adierazi du Urkullu lehendakariak, zerbitzua doakoa dela gogorarazi aurretik.

Bestalde, Artolazabal sailburuak berretsi du Jaurlaritzaren asmoa desentralizazioa dela, eta horretarako lokalak irekiko dituztela Bilbon, Donostian, Tolosan eta Gasteizen.

25 urtez pertsonen arteko zubiak eraikitzen
25 urtez pertsonen arteko zubiak eraikitzen
25 urtez pertsonen arteko zubiak eraikitzen

2:25

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak