Gizartea -

Nazioarteko eguna

Sanchezek buruko osasunera bideratutako egitasmo bat iragarri du, suizidioaren aurkako neurriekin

Espainiako Gobernuak 100 milioi euro jarriko ditu ekintza planean, eta denbora guztian martxan egongo den telefono bat egongo da suizioari aurre egiteko.

Jendea kalean. Argazkia: Efe
Jendea kalean. Argazkia: Efe
Jendea kalean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du 100 milioi euro bideratuko dituela Osasun Mentaleko Estrategia Nazionalaren baitan ekintza plan bat aurrera eramateko. Hala, hartuko dituen neurrien artean, 24 orduko telefono bat jarriko du martxan jarrera suizidak dituzten pertsonei arreta profesionala emateko.

Horixe adierazi du ekintza planaren aurkezpenean, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira.

Sanchezek azaldu duenez, suizidioen aurkako arreta telefonoa datozen asteetan jarriko da martxan, eta herritarren krisi egoerak artatzeko zerbitzuetara bideratzeko gaitasuna izango du.

Era berean, "kanpaina handi bat" iragarri du osasun arazoei aurre egiteko ekintza planaren baitan. Hala, buruko arazoak ikusarazteko eta gaixotasun horiek dituzten herritarren estigmatizazioa galarazteko neurriak hartuko dituzte, erkidegoekin adostutakoak tartean.

Sanchezen esanetan, munduan 300 milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dien arazoak dira burukoak, eta horren inguruan "sentsibilizatzea" da helburua, errealitate hori ikusaraztea, "isiltasunetik eztabaidara" eta "eztabaidatik ekintzara" igarotzeko.

Era berean, urtero munduko 800.000 herritarrek beren buruaz beste egiten dutela azpimarratu du, eta horietako 45.800 nerabeak direla, adin tarte horretan heriotza gehien eragiten dituena, trafiko istripuen atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Munduko Osasun Erakundea