Gizartea -
Istripua
Futbol talde bateko hamar gazte eta gidari bat zauritu dira Bergaran
Autoko gidaria bertan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik.
Erredakzioa
Futbol talde bateko hamar gazte zauritu dira Bergaran, Gipuzkoan, euren autobusak eta auto batek talka egin ostean.
Herrizaingo sailak esan duenez, eguerdiko ordubatak aldera gertatu da istripua GI-627 errepidean, Bergarako San Prudentzioko bidegurutze parean.
Istripua Mercedes Benz autobus txiki eta Volkswagen Sharan autoa batek izan dute. Talkaren ondorioz, kotxeko gidaria harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute garezurreko kolpe batengatik.
Gainera, autobusean zihoazen 10 gaztek zauri arinak izan dituzte. Horietako lau Arrasateko ospitalera eraman dituzte eta beste seiak Bergarako anbulategian artatu dituzte.