Gizartea -
Palma Arena auzia
Anasagasti: 'Urdangarinek erregeak egindakoei jarraitu die'
Jeltzaleari zaila egiten zaio Urdangarin kartzelan amaituko duela pensatzea. Hala ere, Palmako Dukeak "lapurtutakoa" itzultzea gustatuko litzaiokeela esan du.
Erredakzioa
Iñaki Anasagasti EAJko senatariak esan duenez, "Urdangarinek erregeak egindakoei jarraitu die, besterik ez, baina erregeak ez du bere ekintzen erantzukizunik".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Iñaki Urdangarin "infanta batekin ezkondu eta etxean ikusitakoa eredutzat hartzen duen mutikoa" deal esan du. Era berean, onartu egin du zaila egiten zaiola Urdangarin kartzelan amaituko duela pensatzea. Hala ere, Palmako Dukeak "lapurtutakoa" itzultzea gustatuko litzaiokeela esan du.
Erregearen etxea "gainbabestuta" dagoela salatu eta horren inguruan dagoen "iluntasuna" azpimarratu du. Horrek guztiak "ustelkeria dakar, orain ikusten dugun moduan". Horregatik Espainiako sozialistei "gortesauak eta erregezaleak" izatea leporatu die eta sozialisten gazteek monarkia "iruzur handia dela esan arte, gauzak berdin jarraituko dute".
"Erregearen etxean ikusitakoa egin du"
Jeltzaleen agintariaren ustez, Monarkiaren inguruko "babeskeriak" Urdangarinen auzia sortu du, "erdi-goi klaseko mutil bat, infantarekin ezkondu eta erregearen etxean ikusitakoak eredutzat hartzen duena". "Urdangarinek erregeak egindakoei jarraituko die, besterik ez, baina erregeak ez dauka bere ekintzen erantzukizunik", gaineratu du.
Anasagastiri zaila egiten zaio Urdangarin kartzelan imajinatzea eta lapurtutakoa "itzultzea" gustatuko litzaiokeela esan du. Jeltzalearen ustez, Urdangarinek "inpunitatea eta immunitatea" zuelakoan aritu zen, baina babes hori "hautsi egin da".