Itxi

2021/10/10

19:02

Gizartea

LISKARRAK

Gazte bat atxilotu dute Basaurin, Ertzaintzari oldartzea leporatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

27 urteko gizonari desordena publikoak eta autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diote. Donostian, berriz, 10 edukiontzi eta 9 auto erre dira Altza auzoan, argitu gabeko arrazoiengatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

27 urteko gizon bat atxilotu dute bart Basaurin (Bizkaia) desordena publikoak eta autoritatearen kontrako atentatua leporatuta, San Faustoko 'ez-festetan' izandako istiluetan, covid-19aren zabalkundea eragozteko jarritako murrizketak kendu dituzten lehen asteburuan.

05:30 aldera izan dira istiluak, Mojaparte plazaren inguruetan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 200 bat lagun bilduta zeuden kale-edanean, eta liskarrak sortzen ari ziren, 'ez-festak' zaintzen ari ziren patruilak irainduz eta objektuak jaurtiz.

Pertsona horiek banatzera joan direnean, 100 bat lagunek botilak jaurti dizkiete agenteei, su-itzalgailuak hustu dituzte eta kalteak eragin dituzte hiri-altzarietan.

Poliziak kargatu egin du, eta, 06:30 aldera, egoera kontrolatu ondoren, agenteek gazteetako bat identifikatu dute, liskarretan parte hartu duelakoan, eta atxilotu egin dute, desordena publikoak eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua egotzita.

Liskar ugari, Nafarroan

Foru Poliziak jakinarazi duenez, asteburu honetan herritarren 187 errekerimendutan esku hartu du (93 izan ziren ostiralean eta 94 igandean). Horietako asko taberna, etxabe eta etxebizitzetan eragozpenak eta zaratak izan zirelako egin zituzten.

Era berean, herritarren segurtasunarekin zerikusia zuten 169 errekerimenduz arduratu dira, besteak beste, Artaxoa, Castejon, Getze eta Cascanteko tabernetan izandako arazoak zirela eta, baita Martzilla eta Santakarako etxabeetan ere.

Foru Poliziaren patruilak Altsasun, Elizondon eta Lekunberrin ere izan dira, zenbait liskarretan esku hartzen.

Erasoa Bilboko Metroan gazte bati, Getxon

Gainera, Ertzaintzak ikerketa abiatu du larunbat goizaldean Bilboko Metroan, Getxon, gertatu zen erasoa argitzeko.

Gazte batek salatu zuenez, bost lagunek eraso egin zioten bagoi barruan oso modu bortitzean.

Erasoa 06:30 aldera gertatu zen, eta Ertzaintza erasotzaileak identifikatu nahian ari da.

10 edukiontzi kiskalita eta 9 auto kaltetuta Donostian

Bestalde, 10 edukiontzi kiskali eta 9 auto kaltetu dira Donostiako Altza auzoan, igande goizaldean. Ordu batzuk geroago Ertzaintzak sutearen ustezko egilea atxilotu du, 43 urteko gizonezkoa.

01:00a aldera hainbat edukiontzik su hartu dute Txirrita Bertsolaria kaleko hainbat tokitan.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu direnean, sugarrek kale horretan aparkatuta zeuden 9 ibilgailu harrapatu dituztela ikusi dute. Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, kalteak handiak dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;