Gizartea -

osasun mentalaren eguna

Desberdintasun sozialek osasun mentalean duten eraginaz ohartarazi dute

ANASAPS Osasun Mentalerako Nafarroako Elkarteak munduko biztanleriaren arteko desberdintasun oro eteteko neurrien hartzea aldarrikatu du, horiek osasun mentalarengan daukaten eragina dela eta. Pandemiaren testuinguruan "are premiazkoagoa da inplikatutako eremu desberdinetatik gaia lantzen hastea".

Osasun Mentalaren Eguna. Argazkia: Achraf Alan / Pexels
Osasun Mentalaren Eguna. Argazkia: Achraf Alan / Pexels
Osasun Mentalaren Eguna. Argazkia: Achraf Alan / Pexels

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira, munduko biztanleriaren arteko desberdintasun oro eteteko neurriak hartzeko eskatu du ANASAPS Osasun Mentalerako Nafarroako Elkarteak, horiek osasun mentalean daukaten eragina dela eta.

"Osasun mentala, beharrezko eskubide bat" da aurtengo leloa, eta, horri dagokionez, elkarteak azpimarratu du osasun mentala eta ongizatea "pertsona ororen eskubideak" direla. Adierazi duenez, pandemiaren testuinguruan "are premiazkoagoa da lehentasun global bilakatzea eta inplikatutako eremu desberdinetatik gaia lantzen hastea".

Zentzu horretan, elkartetik esan dute "pertsona bakoitzak aurre egin behar dituen diskriminazioak" desberdinak direla, eta "kontuan hartzekoak dira osasun mentalarekiko arretari heltzeko garaian". Desberdintasun horiek zenbait faktore izan ditzakete oinarri, batik bat; ekonomia, geografia, hezkuntza, generoa, adina, arrazakeria edo desgaitasuna. Horien "desagerrarazi behar ditugu, biztanleriaren osasun mentalari mesede egingo dioten estrategia eta neurriak baliatuz".

ANASAPSen arabera, diru-sarrera urriak dituzten pertsonek 3 aldiz aukera gehiago dute depresioa edo antsietatea izateko, diru-sarrera altuak dituztenekin alderatuta. Era berean, desgaitasun psikosoziala duten pertsonek desgaitasun guztien arteko enplegu-tasarik baxuena dute. Pertsona horien kasuan "premiazkoa da inbertsio publikoa areagotzea, arreta komunitarioa sustatzeko, pertsona bera edozein esku-hartzeren erdigunean kokatuz".

Gehitu dutenez, genero-desberdintasunak gutxitzeko "ezinbestekoa" da osasun mentala tratatzean genero-perspektiba baliatzea, baita ekonomia-, gizarte- zein familia-desberdintasunak murrizteko politikak bultzatzea ere.

Gainera, beharrezko ikusten dute haur eta gazteei zehazki bideratutako kontzientziazio-kanpainak abiatzea, eta gazteenen osasun-mentalaren inguruko arazoen prebentziorako baliabideekin lan egitea.

Adinekoak lagunduta sentitzea baimenduko duen ongizate-estatu bat sustatzeko eskatu dute, euren bakardade-sentsazioa murrizteak euren osasun mentala hobetu dezake eta.

Bukatzeko, hezkuntza-arloan, ANASAPSek "funtsezko" ikusten du osasun mentalaren "prebentzio, sentsibilizazio eta promozioaren alde" lan egitea, heziketa inklusiboa sustatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Nafarroa gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak