Gizartea -
sutea
Gizon bat atxilotu dute Donostian, 10 edukiontzi erretzea leporatuta
Gaur goizaldean 10 edukiontzi kiskalita agertu dira Txirrita Bertsolaria kaleko hainbat puntutan, eta sugarrek inguruan aparkatuta zeuden 9 autori eragin diete.
agentziak | eitb media
Donostiako Udaltzaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du, bertako bizilaguna, gaur goizaldean Altza auzoan edukiontziak erretzea leporatuta.
Igandeko 01:00a aldera, 10 edukiontzik su hartu dute Txirrita Bertsonaria kaleko hainbat puntutan, eta sugarrek inguruan aparkatuta zeuden 9 autori kalte egin diete.
Udalak jakitera eman duenez, suteen berri izan baino ez bertaratu diren patruiletako batek identifikatu du gizona bertan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta, bildutako datuei esker, sutearen ustezko egilea atxilotu dute. Tokia ikuskatu eta zenbait testigantza jaso dituzte.
Udalak Morlans auzoko Udaltzaingoaren bulegora jo eta kalteen berri emateko eskatu die kaltetuei, eta Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, lekukoei, deklaratzera joan daitezen.