Gizartea -
Urdangarin, epaitegian
Urdangarin, 'pozik' epailearen galdera guztiei erantzun dielako
Dukearen abokatuak bezeroarekin izandako "begirunea" eskertu dio epaileari eta galdeketarekin igandean, 9:30etatik aurrera, jarraituko dutela azpimarratu du.
Erredakzioa
Mario Pascual Iñaki Urdangarinen abokatuek aditzera emandakoaren arabera, Palmako dukea "pozik" dago zortzi ordu eta erdian Jose Castro Noos auziko epailearen aurrean deklaratu ondoren. Urdangarin gustura agertu da "zerikusia izan duen gai guztien inguruko galderei" erantzuteko gai izan delako.
Epaitegietako eraikinetik atera baino minutu batzuk lehenago, eta larunbateko deklarazioa 20:00ean amaitu ostean, Pascualek bezeroarekin izandako "begirunea" eskertu dio epaileari eta galdeketarekin igandean, 9:30etatik aurrera, jarraituko dutela azpimarratu du.
Gauzak horrela, "Justiziaren Administrazioan" lagundu izana espero duela esan du, eta Urdangarinek "bere papera zein izan den argitzeko aukera" izatea eskertu du.