Gizartea -
DONOSTIA
Gaurtik aurrera isunak jarriko dizkiete Kontxako pasealekutik baimenik gabe igarotzen diren ibilgailuei
Kontxa pasealekuaren inguruan lanak egin ahal izateko irailaren 18an errepidea itxi zutenetik, Mugikortasun agenteak informazioa emateaz arduratu dira. Gaurtik aurrera, ordea, 90 euroko isunak jarriko dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gaurtik aurrera Donostiako Udala isunak jartzen hasiko da Kontxako pasealekua baimenik gabe igarotzen duten ibilgailuei. Irailaren 28tik auto pribatuentzat itxita egon da, eta tarte horretan informazioa emateaz arduratu dira Mugikortasun agenteak. Egokitzapen aldia pasatuta, ordea, 90 euroko isunak jartzen hasiko dira.
Guztira, bederatzi hilabete beharko dituzte Kontxako pasealekuaren inguruan lanak egiteko: kostako murrua konpontzeko, baranda aldatzeko, San Martin eta Zubieta kaleetako noranzkoak aldatzeko, bidegorriaren hirugarren fasea egiteko eta hodi batzuk sartzeko.
Lanak egiten dituzten bitartean, garraio publikoak, taxiek, motorrek edo larrialdietarako ibilgailuek soilik erabili ahalko dute Kontxako pasealekua, semaforo baten bidez kontrolatuta egongo den errei bakarra erabiliz.