Itxi

2021/10/14

12:55

Gizartea

iruzurra

Datuak lapurtzeko birusa duten SMSak bidaltzen ari direla ohartarazi dute bankuek

eitb media

Biktimek jasotzen dituzten mezuetan ageri denez, itxuraz banku-konturen batekin arazoak izan dira eta esteka bat helarazten diete, datu pertsonalak eta pasahitzak lapurtzeko.

  • Telefono mugikorra. Argazkia: Pixabay

    Telefono mugikorra. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zenbait banketxek ohartarazi dutenez, SMS faltsuak jasotzen ari dira bezero ugari. Mezuotan birus edo troiar bat deskargatzen duen esteka batean klik egitea eskatzen zaio hartzaileari, datuak eta pasahitzak lapurtzeko.

Biktimek jasotzen dituzten mezuetan banku-konturen batekin arazoak direla esaten da eta, atxikitako estekaren gainean klik egitean, kontu horiek hustu edo euren gailu mugikorretik datuak lapurtzen dizkiete.

Espainiar estatu-mailako iruzurra da, pertsona askori eragin diona. Hori dela eta, bankuek gomendatu dute SMS mezurik ez irekitzeko.

Horrelako kasuetan, mezu horiek ezabatzea gomendatu du KontsumoBIDE Kontsumoko Euskal Institutuak; mezua bidali duen erakunde horren bezero ez izatekotan, bereziki.

Zalantzarik izanez gero, banketxearekin zuzenean harremanetan jartzea posible da, baina "inola ere ez" estekan klik egitea, sakelakoan birusa sar dezakeelako.

KontsumoBIDEren esanetan, banketxeek ez dute "inoiz" datu pertsonalik eskatuko sistema horren bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;