Gizartea -

EZBEHARRA

Ziburun trenak harrapatutako migratzaileek poliziaren kontrolak saihestu nahi zituzten

Ikusiak ez izateko joan ziren trenbidera, eta nekatuta zeudenez, atseden hartzea erabaki zuten. Bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak azaldu duenez, tren bat hartzeko asmotan zeuden.

Ziburun trenak harrapatutako migratzaileak polizia kontroletatik ihesi zebiltzan
Ziburun trenak harrapatutako migratzaileak polizia kontroletatik ihesi zebiltzan
Ziburun trenak harrapatutako migratzaileak polizia kontroletatik ihesi zebiltzan

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Ziburun (Lapurdin) trenak harrapatu zituen migranteak polizia kontroletik ihesi zihoazela baieztatu du bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak, France Bleu Pays Basque irratiaren arabera. Haren lekukotasunak gertatu zenari buruzko argibideak eman ditu.

Baionako prokuradorearen aurrean hitz egin zuen atzo gizonezkoak. Hitz gutxi egin zituen, bere osasun egoera larria izaten jarraitzen baitu. Bere esanetan, trenbidera ilun zegoelako joan ziren, argirik gabeko eremu horretan zaila zelako poliziak aurkitzea. Nekatuta zeuden, eta atseden hartzea pentsatu zuten.

Trenbide tarte hori hutsa egon ohi da behin 22:30ak pasata, orduan igarotzen baita azken trena. Hurrengo goizeko lehen trenak, baina, lau gizonezkoak harrapatu zituen eta horietako hiru bertan hil ziren. Ezbeharra 05:30ean gertatu da Ziburun, baina Donibane Lohizuneko tren geltokitik gertu.

Lekukoaren arabera, trenbide batetik ibiltzeak ez galtzeko aukera ere ematen zion taldeari. Gainera, tren bat hartzeko asmotan zeudela ere jakinarazi du, baina ez zuen nora zehaztu.

Bien bitartean, atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Donibane Lohizuneko geltoki parean. Migranteen harreran eta haien eskubideen alde lan egiten duten talde ugarik antolatu zuten protesta, eta dozenaka herritar elkartu ziren. Lore eskaintze ere egin zuten hildako hiru lagunen omenez, eta migratzaileentzako bide seguruak eskatu dizkiete agintariei.

Fiskaltzak asteartean bertan baieztatu zuen lau gizonezkoak aljeriarrak direla, 21 eta 40 urte artekoak. Jerôme Bourrier prokuradorea jatorrizko herrialdeko kontsulatuarekin harremanetan jarri zen identifikazio formala egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Iparraldea argazkiak Baionako albisteak Biarritz albisteak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Tren istripuak albisteak Harrapatzea gaur Zuberoa albisteak Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak