Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Garraiolarien trebakuntzarako zentroa sortuko dute Lasarte-Orian

Eusko Jaurlaritzaren arabera, titulu profesionalak eta homologatuak eskainiko ditu eta aurrerapausoa izango da garraio moderno eta iraunkorraren bidean.

Garraiolarien trebakuntzarako zentroa sortuko dute Lasarte-Orian. Argazkia: EITB
Garraiolarien trebakuntzarako zentroa sortuko dute Lasarte-Orian.
Garraiolarien trebakuntzarako zentroa sortuko dute Lasarte-Orian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak garraio sektorearen modernizazioa, profesionalizazioa eta iraunkortasuna sustatzeko konpromisoa hartu du Lasarte-Orian (Gipuzkoa) garraioaren inguruko trebakuntza, ikerketa eta garapena eskainiko dituen zentro baten sorkuntzarekin.

Gemma Zabaleta Enplegu sailburuak eta Iñaki Arriola Garraio sailburuak hitzarmena sinatu dute gaur Gasteizen zentro horren sorkuntza sustatzeko, izan ere, EAEko logistika sektorearen aspaldiko eskaria omen da.

Garraio Sailak agiri batean azaldu duenez, logistikaren eta garraioaren sektoreak bere baliabideekin hezi behar izan ditu profesionalak, tituluak homologatzeko aukerarik gabe askotan.

Egun, Lasarte-Orian INEMen zentro bat dago, eta bertan langabeei tren-merkantziei eta garraiolariei buruzko ikastaroak ematen dizkiete, baina zentro berria "harago" joango omen da.

Hori horrela, langabeei ikastaroak emateaz gain, ikasleei, enpresariei eta sektoreko langileei ere emango zaizkie.

Era berean, titulu profesional baliagarriak eta homologatuak eskainiko omen ditu eta aurrerapausoa izango da garraio moderno eta iraunkorraren bidean, Jaurlaritzaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea