Gizartea -

Batzarra Gasteizen

Eskubide Sozialen EHko Kartak sei hilabeteko hausnarketa prozesua abiatu du, sare "indartsuagoa" eraikitzeko

Ekimenean oraindik parte hartu ez duten eragileei bat egitera dei egin diete, pandemiak azaleratutako erronka sozialei eta ekonomikoei aurre egiteko helburuz.

Beñat Irasuegi Eskubide Sozialen EHko Karta ekimenaren bozeramailea. Argazkia: EiTB Media
Beñat Irasuegi Eskubide Sozialen EHko Karta ekimenaren bozeramailea. Argazkia: EiTB Media
''Sarea indartzeko eta erronka berriak aztertzeko'' gogoeta prozesu bat ireki du Eskubide Sozialen EHko Kartak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskubide Sozialen Euskal Herriko Karta osatzen duten eragileek sei hilabeteko gogoeta-prozesua abiatu dute, sare "indartsuago bat" sortzeko asmoz. Horrekin batera, ekimen horretan oraindik parte hartu ez duten eragileei bat egitera dei egin diete, pandemiak azaleratutako erronka sozialei eta ekonomikoei aurre egiteko helburuz.

ELAk, LABek eta bestelako erakunde sozialek sustatutako ekimen horretako kideak Gasteizen batzartu dira larunbat goiz honetan, koronabirusa agertu zenetik, iazko martxoaz geroztik, lehen bilera presentzialean, alegia.   

Beñat Irasuegi bozeramaileetako batek azaldu duenez, "pandemiaren ostean garrantzitsua iruditu zaigu Karta berak dituen helburuak indartzea eta saretzea, eduki berriz betetzea".

"Gaur elkartu gara Kartan parte hartu dugun eragileak, eta dei egiten dugu Euskal Herrian subiranotasuna eta eskubide sozialen alde ere egiten duten bestelako eragileak ere prozesu honetara ekartzeko", gaineratu du.

Hausnarketa-prozesuari buruz, Irasuegik adierazi duenez, "asmoa dugu orain arte Kartak zituen eskaintzak eta proposamenak berritzekoa, eragileek izan ditzaketen proposamen berriekin gehitzekoa, eta pandemiak berak ekarri dituen erronka berriekin gehitzekoa".

"Orain arte antolaketan ere ikusi ditugun gabeziak eta indartu beharrekoak ere eragile guztion artean erabakiko ditugu, azkenean EHko Eskubide Sozialen Karta indartsu bat osatzeko", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Sindikatuak Giza eskubideak Zuberoa Lapurdi